XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Bai, gizona, bai...! Ori dek ori, tratua...!.

Eta urrengo negu-aldian etzuten eztabaida txikienik ere ibilli Pernando`k eta barrutiko nagusiak.

- Sartu-aldi bakoitzeko orrenbeste...! - Konforme...!.

Eta Pernando`k, sartu bai, laister sartu zituan barrutian bere ardiak, baiñan etzituan ateratzen, ez egunez eta ez gauaz....

Tolosa`ko lege-gizon batengana jo zuan barrutiko nagusiak.

Eta onela galdetu zion lege-gizon onek, Pernando`ri: - Zuk, ordu batzuetarako, egun batzuetara, aste batzuetarako edo illabete batzuetarako artuko zenduan barruti ori, noski...?.

- Ez, jauna, ez...! Guk ez genduan, ez ordurik, ez egunik, ez asterik eta ez maiterik aipatu.

Ori baiño errezagoa izan zan gure tratua: sartu-aldi bakoitzeko orrenbeste ta kitto!.

Ondo asetzen diranean, aterako ditut, bada, nere ardiak...!.